Mikel Alvarok futbolaren munduan abentura berria abiatuko du Club Portugaleten. Talde bizkaitarra 3. mailan lehiatuko da, baina izen ezagunak batu ditu bere proiektura. Izan ere, Fernando Amorebieta da kirol zuzendaria eta Patxi Salinasek berriki iragarri du entrenatzailea izango dela.
Zerrenda horretara gehitu dute Mikel Alvaro. Jokalari amurrioarrak ibilbide luzea egin du futbol profesionalean eta Amurrion, Barakaldon, Denián eta Lleidan egon da 2. B mailan, Numancia 2. mailan eta nazioarteko hiru taldetan: Dinamo Tbilisi Georgian, Inter Bakun Azerbaianen eta Auckland Cityn Zelaanda Berrian. Hori bai, Portugaletera joan baino lehen, bost denboraldiz egon da SD Amorebietan, non 2. mailarako igoera erdietsi zuen.
Portugaleteko klubak nabarmendu du oraindik oso gai dela jokatzeko eta erasora jotzeko kirolari egokia izan ez ezik, esperientzia ere eramango duela aldagelara.