Gaur ibilgailu batek txirrindularia harrapatu du Legution 10:45ak aldera eta gidariak ihes egin du. Lekukoen testigantzak jaso eta gero, Ertzaintzak egilea atxilotu du Amurrion. Poliziaren arabera, gizonezkoak positibo eman du alkoholaren, anfetaminaren, metanfetaminaren eta opiazioen kontsumoan. Horrez gain, gida baimena eta IATren epea iraungita zituen.
Ertzaintzak jakinarazi du 30 urteko herritarrari bide-segurtasunaren aurkako hiru delitu leporatu dizkiotela.
Txirrindulariari dagokionez, klabikula apurtuta dauka kolpearen ondorioz eta zauri arinak ere izan ditu. Txagorritxuko ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek.