Bi urte igaro eta gero ospakizunik gabe, Delikan asteburu bizia izango dute, jaiak antolatu baitituzte berriro. Ostiralean hiru ekintzekin abiatuko dira, apurka-apurka giroa berotzeko. 21:00etan txupinazoa izango da, 21:30ean patata tortilla txapelketa -antolatzaileek adierazi dute eginda eraman behar direla- eta 22:30ean Biziklo taldearen kontzertua helduko da.
Larunbatean eguerdian hasiko da jaia, baina luzatuko denez, autobusak aterako dira Amurrioko elizako errotondatik, Urduñako suhiltzaileetan gelditzeko eta ibilbidea Delikan bertan amaitzeko. 23:00etan, 23:30ean eta 00:00etan beteko du ibilbide hori garraio publikoak eta kontrako noranzkoan, aldiz, 06:30ean, 07:00 eta 07:30ean.
Bazkariarekin hasiko da egun horretako egitaraua:
14:00 // Herri bazkaria
17:00 // Mus Txapelketa
18:30 // Briska Txapelketa
19:00 // Bigantxak
23:00 // Lehian erromeria, DJ Varro & STRK
07:00 // Txokolate jana
Larunbatean berandu bukatuko badute ere, igandean berehala jaiei berriz heltzeko asmoa dute delikarrek:
10:00 // Umeen jolasak
11:30 // Eukaristia plazan
12:30 // Pintxo pote AEFAT elkartearen alde
18:00 // Herri kirolak
20:00 // Roberto Urrutia y sus mariachis
20:30 // Erreki jana eta jaien amaiera