Orotariko ekintzak egon dira asteburuan zehar Delikan. Izan ere, Sanpedro festak antolatu ditu Jai Batzordeak eta, ohi gisa, bertako eta inguruetako herritar ugari bertaratu dira asteburuan zehar.
Ostiralean ekin zioten egitarauari, txupinazo, patata tortila lehiaketa eta Biziklo taldearen kontzertuarekin. Larunbata izan zen, hala ere, egun nagusia. Batetik, herri bazkaria burutu zuten, eta bestetik, "bigantxen askapena". Sekulako jendetza erakarri zuen azken jarduera horrek, gainera.
Horrez gain, mus eta briska txapelketak ere egon ziren, ahalik eta Lehian erromeriak eta DJ Varro & Strk musika-jartzaileak gauarekin bukatu arte. Etxeratu aurretik, baina, txokolate jana izan dute 07:00etan gaupaseroek.
Gaur, berriz, umeak izan dira protagonista. Eguerdian, AEFATen aldeko pintxopotea egon da, eta arratsaldean herri kirolek zein mariatxiek girotuko dute Delika, erreki janarekin jaien uzta bukatutzat eman arte.
Argazkiak: Delikako Jaiak