Gitzarrapo Futbol Taldeak oso pozik amaitu du denboraldia: "Bigarren sailkatu gara eta talde filiala izango bagenu, Arabako Erregional mailatik Preferente mailara igotzeko eskubidea izango genukeen. Egia esanda, kategoria hau apur bat txiki geratzen zaigu".
Dena den, eurentzat pena bada ere, kategoria aldaketa ez lortzea ez die ezinegon berezirik sortu, hori ez baita izan xede garrantzitsuena: "Erakutsi dugu herriko jendearekin ere gauza onak egin ahal direla".
Horrela, urrats bat gehiago eman dute kluba indartzeko eta areto futbola sortuko dute Arabako Erregional mailan: "Hurrengo denboraldirako helburuak, ligan goi postuetan geratzea izango da, futbolean zein futbol aretoan".