Paula Barcelo izango da ETBko 'Jateko modukoa' saioko protagonista, bihar

Txabi Alvarado Bañares 2022ko uzt. 6a, 10:46

Gonbidatu rola beteko du Paula Barcelok biharko saioan. / EITB

Klaudio Landak gidatzen du programa, eta sukaldaritzaren bidez jende berria ezagutzea du abiapuntu. 

Paula Barcelo gazte amurrioarra izango da protagonista bihar ETB1 kateko Jateko modukoa saioan. Denboraldiko azken saioa izango da eta 22:30ean emitituko da. Klaudio Landak gidatzen du programa eta sukaldaritza du ardatz. Lau lagunek hartzen dute parte atal bakoitzean: sukaldean arituko diren hiru kide eta gonbidatu bat. Azken rol beteko du Barcelok biharko programan.

"Festazale alai" moduan aurkeztu dute amurrioarra programaren aurrerapenean. "Instagram bidez kontaktatu zuten nirekin", azaldu dio gazteak Aiaraldea Komunikabideari. Aitortu duenez, "asko pentsatu zuen" baiezkoa eman aurretik: "Ez naiz lotsatia, baina lotsa ematen zidan platoan 40 kamararen aurrean egoteak".

Lotsak lotsa, ez da hartutako erabakiaz damutzen. "Esperientzia izugarria" izan da programaren grabaketa Barcelorentzat: "Telebista nola egiten den ikustea, platoan egotea, egun guztia igarotzea gidoia idazten duten pertsonekin eta gero emaitza ondo ateratzen dela ikustea... dena izan da ona". 

Gauzak hala, jende orori luzatu dio biharko programa ikusteko gonbita, "barre asko" egiteko aukera emango duela ziurtatuta. 

Hemen ikusi daiteke saioaren aurrerapena:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide