Izena emateko epea ireki du Aiara Dantza Taldeak, kide berrientzat

Aitor Aspuru Saez 2022ko uzt. 7a, 19:30

Aiara Dantza Taldeko gazteak, indarkeria matxistaren aurka eginiko koreografia batean. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 1ean hasi zen izena emateko epea eta hil honetako 15ean bukatuko da horretarako tartea. Talde berriak osatu nahi dituzte ume eta helduentzat.

Aiara Dantza Taldeak hasiberrientzako bi talde abiatu nahi ditu hurrengo ikasturtean. Interesdunek Internet bidez jaso dezakete informazio guztia 15era bitartean, aiaradantzataldea@gmail.com helbide elektronikora idatzita, edo izena eman dezakete zuzenean, inprimaki hau beteta.

Amurrioko dantza taldeak bi talde berri eskainiko ditu 2022-2023 ikasturtean: 

  • Umeak (5-16 urte bitartekoak, txikienak 2017an jaioak). Entseguak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 17:00-18:00. Dantzari kopuruaren arabera, hasiberrien talde bat edo bi osatuko dira.
  • Helduak (16 urtetik gorakoak). Entseguak asteartetan izango dira, 19:00-20:30. Talde horretan, erromerietarako dantzak ikasteaz gain, plazan egiteko dantzak ere irakatsiko dira; Aiara Dantza Taldearen dantzaldietan parte hartzeko aukera izateko.

Talde bakoitzean, gutxienez, 12 dantzari egon beharko dira. Talde berdinean 20 pertsona baino gehiago matrikulatuz gero, bigarren taldea sortuko da. Matrikulazio ordena jarraituko da taldeak osatzeko.

Izena emateko epearen ostean plazak libre geratzekotan, epetik kanpo izena emateko aukera egongo da. 

Printzipioz, honako hauek izango dira datorren ikasturteko kuotak:

  • 1. familiakidea: 50€
  • 2. familiakidea: 40€ (guztira 90€)
  • 3. familiakidea: 30€ (guztira 120€)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide