Sutea jazo da gauerdian Amurrioko Tubos Reunidos lantegian. Lekukoek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, "altzairutegiko kono baten eztandak zati beroak 100 metro mugiarazi ditu", eta horrek eragin du sua hedatzea.
Hala ere, zauriturik ez dela egon azpimarratu dute. Egoera bideratzera Larrialdi Zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta kontrolpean dago esparrua jada. Dena den, eztandak zarata handia egin du, eta Amurrio osoan entzun da zartada, herritarren hitzetan.
Suhiltzaileek Aiaraldea Komunikabideari azaldu dietenez, "lantegiaren atzeko zelai eta pinudira zabaldu da sua", eta hiru ordu behar izan dituzte itzaltzeko.