Amurrioko Aldai kaleko 19. zenbakian dagoen etxebizitzaren teilatuaren hegal bat jausi da lurrera gaur. Suhiltzaileak bertaratu dira tokira eta eraikinaren zati hori saneatu dute. Udal arkitektoarekin jarri dira harremanetan larrialdi zerbitzuak eta gertakariaren berri eman diote.

Ez da egon zauriturik, besteak beste, etxebizitza hutsik dagoelako. Une hauetan hesituta dago eraikinaren ingurua.