“Bi urte eta gero normaltasunez prestatu ditugu jaiak”, azaldu du Txerra Molinuevo alkateak. Agerraldia egin dute gaur 10:00etan udaletxean, pregoilariekin, berdintasun eta jai zinegotzi zein teknikariekin eta X Sindrome Hauskorraren Elkartekoekin. Izan ere, zentzu askotan egongo dira berrikuntzak: batetik pregoia hiru eragilek irakurriko dute, 2020ko Urrezko Guk Saria jaso zutenek (Amurrioko Txirrindularitza Elkartea), 2021eko omenduek (Amurrio Trail) eta 2022ko sarituek (Nagusilan).
Alkateak adierazi duenez, 2019an prozesu parte hartzailea abiatu zuten, “ohiko ekintzez gain eraldaketa soziala bilatzeko”. Kulturaren plan estrategikoaren ardatzetako bat dira Amurrioko jaiak. Batetik, jai batzordearekin osatutako ekintzen programa; eta, bestetik, eraldaketa soziala sustatzeko ekintzak”. Finean, jaiak, eraldaketarako tresna izatea sustatu nahi du Udalak, alkatearen esanetan. “Kulturartekotasuna eta feminismoa gisako kontzeptuetan sakondu nahi izan dugu, inklusioan bezala”.
17:00etatik 18:00etara ez da barraketan argirik eta soinurik egongo, autismoa eta bestelako beharrak dituzten herritarrek jaiez goza dezaten
Hilero elkartu da Jai Batzordea prestaketarako. Zentzu horretan, Nuria Lopez jaietako zinegotziak eragileen parte hartzea azpimarratu du: “Elkarteak eta herritarrak eskertu nahi ditugu parte hartzeagatik. 100 ekintzatik gora programatu dira. Jai inklusiboak egin nahi izan ditugu: barraken ordutegia egokitu da, 17:00-18:00etara ez da musika eta argirik egongo, problematika hori dutenek ere goza ditzaten jaiak”. Orotara, 187.720€ bideratuko dituzte jaietara.
Kontxesi Elejalde jaietako teknikariak eman ditu egitarauaren zehaztasunak. “Hipersentsiblitate sentsorialetan eragin ditzaketen elementuak kontuan izan ditugu. Badakigu jendartean orotariko beharrak daudela, eta ondorioz, ordubete egokitu dugu barrakak, haur horiek ere goza ditzaten”. Horrez gain, edalontzi berrerabilgarriak banatuko dituzte lehenbiziko aldiz txosnetan, birziklapena sustatzeko.
Neomak, Celtas Cortos, La Furia, Puro Relajo edota Chill Mafia taularatuko dira, besteak beste, Mendiko eskolako kontzertu gunean. 'Txosna solidarioa' kokatuko dute bertan, X Sindrome Hauskorra elkartearentzat dirua biltzeko
Kontzertu esparrua aldatu dute: Mendiko eskolan egingo dituzte aurten. Neomak, Celtas Cortos, La Furia, Puro Relajo edota Chill Mafia taularatuko dira besteak beste. 'Txosna solidarioa' egongo da bertan, Amurrio Trailekoek X Sindrome Hauskarraren elkarterako dirua jasoko dute. "Amurriok Traili eskerrak eman nahi dizkiogu txosna jartzeko aukeragatik. Hala ere, ikusgarritasuna da guri inporta diguna, ezagutza eza handia baita oraindik", adierazi du Leire Fernandez elkarteko kideak. "“Hunkituta nago, argi eta soinu abusuak pertsona horiei sekulako kaltea eragiten die, eta lehenbizikoz hartu gaituzte kontuan. Oso eskertuta gaude”.
Bestelako arte eszenak ere egongo dira ikusgai: kale antzerkiak, dantza-plaza eta abar. Aurten, baina, berrikuntzak ez dira faltako. "Ez da egongo bakailao txapelketarik, sukalkiarena baizik", zehaztu du Elejaldek. Mendiko Lagunakek antolatzen du ekimena, eta prezioa dela eta erabaki dute lehiaketa gastronomikoa berritzea, Patri Aldama kidearen aburuz: "Jende guztiak parte hartu ahal izateko. Euskal Herrian oso maitatua da sukalki txapelketa baita, ea Amurrion ere zortea dugun”.
Horrez gain, Berdintasun Arlotik zenbait ekimen sustatuko dituzte: musika ez sexistaren kantu zerrenda banatuko da tabernetan, txosnetan eta barraketan. Ixone Saratxaga berdintasun zinegotziak nabarmendu duenez, eraso sexisten aurkako stand informatiboa jarriko dute abuztuaren 12an eta 14an Larrinaga kalean, eta preserbatiboak banatuko dituzte Gehitu zerbitzuaren bitartez. “Ihes gela izango da aurtengo berrikuntza, berdintasunaren bidera heldu beharko dute partaideek”, erantsi du, "ondo pasatzea nahi dugu jaietan, bainaaskatasunetik, berdintasunetik eta errespetutik. Herritar guztiei egiten diegu dei edozein motatako erasoak salatzeko”.
Pregoi hirukoitza
Pregoilariak izan dira hitza hartzen azkenak. Nagusilanekoek prest dutela ziurtatu dute, "baina gure benetako pregoia urte osoan zehar egiten dugun lana da, beharra duten pertsonen alde. Ez dugu gehiago esateko, milesker sari edo izendapenagatik”.
Amurrio Txirrindulari elkartekoek, berriz, 50 urteko ibilbidean bidelagun izandakoak eduki dituzte gogoan: "Elkartearekin lan egiten duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu: babesleei, laguntzaileei… eta gazteei, pedalka jarrai dezaten beste 50 urtez”.
Amurrio Trailek, ordea, erronka berriak izan ditu hizpide: "Urrezko Guka eman zigutenak eskertu nahi ditugu, eta Nagusilanekoak, pregoia konpartitzeko aukeragatik. Txosna solidarioarekin arituko gara, martxa gustatzen zaigu eta. Jasotako diru guztia elkartearentzat doala jakinda ahal den guztia egingo dugu”.
Pregoiaren irakurketa hirukoitza izanik, ekitaldiaren diseinu egokitu beharko dute. Kontxesi Elejaldek argitu duenez, "modu ordenatuan" garatuko dute, "2020ko pregoilarien irakurketa, 2021ekoa eta 2022koa. Aurtengo pregoi banaketan hiru testuak joango dira”.
Aniztasun funtzionala ikusgarri eginez
Barraketako ekimenaren nondik norakoez galdetuta, udal osoko bilkura batean dagoela oinarria argitu du jaietako teknikariak: "Jai Batzordean akordio hura gauzatzeko zer egin zitekeen pentsatzen hasi ginen, eta hor atera zen barraken ideia. Gasteizen ere zerbait egin da, nahiz eta ez garen eurekin kontaktuan jarri. Barraken elkartearekin ez da arazorik egon baldintzak adostean. Kontziente izatea eta aldaketak planteatzea da egin duguna". Zentzu horretan, Txerra Molinuevo alkateak oroitu du zebra-bideetan piktogramak jarri dituztela oraintsu, "jaiei beste alde batetik begiratzea nahi izan dugu".
Egitarau osoa hemen ikusgai
Udalak gaur aurkeztu du jaietako egitaraua, eta Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak ere programazioa plazaratu du aste honetan. Hemen kontsultatu daiteke egitaraua egunez egun:
08.06 LARUNBATA
- 18:00 SANTUAREN JAITSIERA Andra Mariaren elizara
San Roke baseliza
08.11 OSTEGUNA
- 18:00 Manifestazioa, BELDURRAK GUREKIN JAI, GOZATZERA GATOZ
Juan Urrutia plazatik - 19:00 PINTXOPOTE MUSIKATUA Ugarte Otxotearekin, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Parkea - 21:00 Jai Herrikoien Aldeko TXUPINA
Parkea - 21:30 PARRILLADA HERRIKOIA, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Parkea - 22:30 DJ 2 MINO, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Gazte Karpa
08.12 OSTIRALA
- 11:30 AMURRIO HIRIBILDUA PILOTA TXAPELKETAKO finalak
Udal Pilotalekua - 11:30 PAELLA TXAPELKETA Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Parkea - 13:00 KUADRILLEN AURKEZPENA
Juan Urrutia Plaza - 16:00 TXAPELA JAURTIKETA Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Parkea - 13:00 Kale animazioa BETI JAI fanfarrearekin
Herrian zehar - 17:00 HAURRENTZAKO JOLASAK, Kirikiñoren eskutik
Parkean - 17:45 JAIETAKO PREGOIAREN IRAKURKETA, Nagusilanen eskutik
Udaletxeko aretoa - 18:40 JAI KUADRILLEN AURKEZPENA eta zinten banaketa
Udaletxeko aretoa - 19:00 TXUPINAZOA, IGUARRAKOAren jaitsiera
Juan Urrutia Plaza - 20:00 KALE ANTZERKIA, Trocos Lucos konpainiaren eskutik
San Anton plaza - 20:00 Musika kalean PERDIDO ENTRE ILUSIONES bakarlariaren kontzertua
Elexondo pasealekua - 22:00 REMIX ORKESTRA
Juan Urrutia Plaza - 22:00 Profesionalen PILOTA PARTIDAK
Udal pilotalekua - 22:30 IBIL BEDI eta 4 BANCOS, EL POLLI ETA MALEN ATXA taldeen kontzertuak, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Txosnagunea - 01:45 DJ REIMY, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Gazte Karpa - 02:00 DJ MARKELIN
Juan Urrutia Plaza
08.13 LARUNBATA
- 10:30 Kale animazioa BETI JAI fanafrrearekin
Herrian zehar - 11:00 HAUR PARKEA: Puzgarriak, txirrista freskagarria...
Parkean - 11:00 MAKILAREN ENTREGA herriko pertsona helduenari
Udaletxeko aretoa - 11:00 Aldi bereko XAKE PARTIDAK, Amurrioko xake taldearen eskutik
Juan Urrutia plaza - 11:30 MEZA NAGUSIA
Andra Mariaren Parrokia - 12:00 BURUHANDIAK
Juan Urrutia plazatik - 12:30 Adinekoentzako JANAURREKOA eta MUSIKA ANIMAZIOA
Juan Urrutia plaza - 14:30 APAR FESTA
GUK eskultura - 14:00 Atzoko gazteentzako ANAITASUN BAZKARIA
Udal pilotalekua - 14:00 HAURRENTZAKO BAZKARIA
Parkea - 16:00 DANTZALDIA Jamaika taldearekin
Frontoi kalea - 16:00 Diskofesta
Parkea - 16:00 IGUARRAKOA bisitatzeko aukera
Udaletxeko aretoa - 16:00 ESCAPE ROOM, izen ematea: berdintasuna@amurrio.eus
Kultur Etxea - 16:00 KALAKA egurrezko jolasak
Parkea - 16:30 XVI. GOTZON LANDETA MUS TXAPELKETA, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Parkea - 19:00 Magia ikuskizuna, SUN MAGOA
Juan Urrutia Palza - 19:00 VI. JOSE NEGRETE FUTBOL TROFEOA, SD Gernika-Sestao River
Basarte futbol zelaia - 19:30 SOS AIARALDEA manifestazioa
Juan Urrutia Plazatik - 20:00 BURUHANDIAK
Juan Urrutia Plazatik - 20:15 Kale ikuskizuna, “SARDINA FRESKUEEE!”
Juan Urrutia Plaza - 20:30 BERBENA CAMP Jamaika taldearekin
San Anton plaza - 22:00 Kontzertu handia BETTO SNAY raperoarekin
Mendiko Eskola - 22:30 FEMME-FATALE AKA. BONI&JLT eta MIÑOI! Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Txosnagunea - 23:30 CELTAS CORTOS
Mendiko Eskola - 01:30 DJ GOMI
Juan Urrutia Plaza - 01:45 LOZA, KORTAZAR eta MRT eskualdeko raperoak, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Parkean - 23:30 DANTZETAN JARRAI!, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Gazte Karpa
08.14 IGANDEA
- 09:30 XI. MARMITAKO LEHIAKETA, Su-Gozotan gastronomia elkarteak antolatuta
Juan Urrutia Plaza - 10:00 Baserriko produktuen AZOKA
Juan Urrutia Plaza - 11:00 KALEJIRA Amurrioko Txistuzaleak taldearekin
Herrian zehar - 11:00 HAUR PARKEA: Puzgarriak, txirrista freskagarria...
Parkean - 12:30 KALE ANIMAZIOA Ander eta Lander bikotearekin
Herrian zehar - 13:00 KUADRILLEN TRIKI-POTEO
Herrian zehar - 13:00 ZIZA DASTAKETA Arriola Mikologia Elkartearen eskutik
Juan Urrutia Plaza - 13:00 Kaleko Musika Jaialdia, GREX MUSKA
Elexondo pasealekua
13:30 APAR FESTA
GUK eskultura - 14:00 XI MARMITAKO LEHIAKETAREN sari banaketa
Juan Urrutia Plaza - 15:00 KUADRILLEN BAZKARIA
Parkea - 16:30 DJ KAKTUS
Parkea - 18:00 KUADRILLEN JOLASAK
Parkea - 19:00 Perkusio tailerra BATTURE BATUKADAREKIN
Elexondo pasealekua - 19:30 LORE ESKAINTZA
Andra Mariaren Parrokia - 20:00 ODOLOSTE JANA
San Anton plaza - 20:00 Kaleko Musika Jaialdia, MARIO ENZO txontxongiloarekin
San Anton plaza - 21:00 KALEJIRA MUSIKATUA, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Txosnagunetik - 21:00 Kaleko Musika Jaialdia, BORJA CATANESI
Frontoi kalea - 23:00 Kontzertu handia LA FURIArekin
Mendiko Eskola - 00:30 CHILL MAFIA
Mendiko Eskola - 01:00 DJ TRUE, TOX ETA KITTO ft. POTTORS DESTROYERS
Txosnagunea - 02:00 DISKO SOUND 4
Juan Urrutia Plaza
08.15 ASTELEHENA
- 10:00 KANPAI-IRAULKETA
Andra Mariaren Parrokia - 10:00 Elite eta Sub 23 TXIRRINDULARITZA SARI NAGUSIA
Elexondo pasealekua - 10:00 DIANAK
Herrian zehar - 10:45 MARIAKA eta MARIGABON erraldoien kalejira elizara
Udaletxetik - 11:00 MEZA NAGUSIA
Andra Mariaren Parrokia - 12:30 BURUHANDI eta ERRALDOIEN kalejira
Herrian zehar - 12:30 Agintari eta jaietako partaideei HARRERA
Udaletxeko aretoa - 12:30 EUSKAL ERREPRESALIATUEN ALDEKO ELKARRETARATZEA
Juan Urrutia Plaza - 12:30 HERRI KIROLAK, Aizkolaritzaeta harri jasotzea
San Anton plaza - 18:00 GURE ESKU DAGO gunea eta SAHARAR HERRIAREN HAIMA, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Parkea - 19:30 EUSKAL DANTZEN ERAKUSTALDIA, Aiara Dantza Taldeak antolatuta
Juan Urrutia Plaza - 20:30 Berbena CAMP GALEA ORKESTRArekin
Urrutia jauregiko landa - 21:00 Kale antzerkia, “BIDEAREN AMAIERAN”
Urrutia jauregiko landa - 23:00 NEOMAK, folk kontzertua
Urrutia jauregiko landa - 23:30 BABIORA IGOERA OXIGENORIK GABE ft. Dj Marauri, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Parkea
08.16 ASTEARTEA
- 10:00 SANTUAREN IGOERA San Rokeren baselizara
Andra Mariaren Parrokia - 10:30 GANADU ERAKUSKETA, Done Errokeren Azoka 2022
San Rokeko zelaian - 11:30 MEZA NAGUSIA, Mariaka Abesbatzarekin
San Rokeko zelaian - 12:30 AURRESKU ETA JOTEN LVI. TXAPELKETA, Aiara Dantza Taldeak antolatuta
San Rokeko zelaian - 20:00 Kale antzerkia, “PIENSA EN WILBUR”
Urrutia jauregiko landa - 21:00 PURO RELAJO
Juan Urrutia Plaza - 22:15 KARROZA DESFILEA
Elizako biribilgunetik - 23:30 Erromeria TRIKIZIO taldearekin
Juan Urrutia Plaza - 01:30 KARROZA LEHIAKETAREN sari banaketa
Juan Urrutia Plaza - 02:00 PARTY SHOW (Dj Munza & Erasop Dj)
Juan Urrutia Plaza
08.17 ASTEAZKENA
- 09:00 I. SUKALKI LEHIKAETA eta XXI. PATATA-TORTILA LEHIAKETA, Mendiko Lagunak Taldeak antolatuta
San Rokeko zelaian - 11:30 MEZA NAGUSIA, Mariaka Abesbatzarekin
San Rokeko zelaian - 12:30 Ardiei ilea era tradizionalean mozteko ERAKUSTALDIA
San Rokeko zelaian - 14:30 ANAITASUN BAZKARIA
San Rokeko zelaian - 16:00 Erromeria JUNDA JO taldearekin
San Rokeko zelaian - 17:00 APAR FESTA
San Rokeko zelaian - 20:00 DARDARA SOINU SISTEMA eta ZUTIK!, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Parkea - 20:30 LOF OF LADIES, emakumeen borroka libreko ikuskizuna
San Anton Plaza - 22:00 DANTZA-PLAZA, Patxi Perezekin
San Rokeko zelaian - 00:00 2022ko HERRIKO JAIEN AGURRA, bengalak banaketa eta bateria piroteknikoen jaurtitzea
Juan Urrutia Plaza