Suhiltzaileek gizon bat erreskatatu dute gaur goizean (8:45ak aldera) Amurrioko Mendiko kaleko etxebizitza batean alboan dagoen putzu batetik. Ospitalera eraman dute bizilaguna. Ertzaintza, Udaltzaingoa eta larrialdi zerbitzuak ere bertaratu dira egoera bideratzera.