Internet bidez erositako paketeak kudeatzeko aukera eskainiko du Correosek Amurrion, eguneko 24 ordutan

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abu. 2a, 12:26

Zerbitzua 24 orduz baliatu ahalko da. / Correos

CityPaq zerbitzua eskainiko du posta zerbitzu publikoak Landako kalean duen bulegoan. 

Internet bidez erositako paketeak Correosen bulegoan jaso, bidali eta itzultzeko aukera izango dute aurrerantzean Amurrioko bizilagunek, asteko 7 egunetan eta eguneko 24 ordutan. CityPaq zerbitzua atondu du posta zerbitzu publikoak horretarako, 20 buzoirekin. “Hartzailea da bidalketa noiz egin edo jaso erabakitzen duena, zerbitzua pertsona bakoitzaren gorabeheratara moldatzen delako”, azaldu du Correosek prentsa ohar baten bidez. 

Zerbitzua baliatzeko beharrezkoa izango da erabiltzaile moduan alta emanda egotea, Citypaqen edo Corresen webgunean sartuta. Herritarrek bost egun izango dituzte paketeak jasotzeko. Epe horretatik aurrera, Correosen bulegoaren barruan egongo da paketea, beste 15 egunez. Hala ere, posta zerbitzuko arduradunek nabarmendu dute bidalketa gehienak 20 ordu baino gutxiagoan jasotzen direla bataz beste, eta hartzaileek mezua jasotzen dutela horretarako. 

Horrez gain, Internet bidez erositako produktuen itzulketarako ere baliatu daiteke zerbitzu berria, eta horretarako ez da beharrezkoa buzoietan tokia aurretik erreserbatzea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide