AZKEN ORDUKOA

8 pertsona atera behar izan dituzte sua hartu duen Amurrioko etxetik, baina ez da zauriturik egon

Erredakzioa 2022ko abu. 3a, 20:36
Teilatura iritsi da sua. / Arabako Foru Suhiltzaileak

Bizilagun batzuk senideen etxeetan geratu dira. Beste batzuk, aldiz, Amurrioko Udalak lotutako ostatuetan igaroko dute gaua. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute. 

Sua piztu da gaur arratsaldean Amurrioko Bideko kaleko etxebizitza batean. Larrialdi zerbitzuek 20:00ak aldera jaso dute abisua. Suak eraikinaren teilatua kiskali du, eta suhiltzaileak lanean jarraitzen dute bertan (22:30ean jasotako informazioaren arabera).

8 pertsona atera dira eraikinetik, eta ez da zauriturik egon, Ertzaintzak baieztatu duenez. Bizilagun horietako batzuk senideen etxeetan igaroko dute gaua. Beste batzuk, aldiz, Amurrioko Udalak lotutako ostatuetara joan dira.

Poliziak aipatu duenez, alboko baserri bateko bi bizilagun edadetu ere ebakuatu behar izan dituzte, garrek hartu duten dimentsioagatik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide