Agerraldia egin zuen ostegunean Otsemeakek Amurrioko parkean, jaietako hainbat eragileetako ordezkariekin batera. Hastear dauden festei begira egingo dituzte ekimenak aurkeztu zituzten bertan.
Protokoloa atondu du talde feministak, jaietan egon daitezkeen eraso matxistei aurre egiteko. Horri lotuta, bi tresna nagusi aurkeztu zituzten osteguneko agerraldia.
Alde batetik, salaketak jasotzeko telefonoa jarriko dute martxan jai egun guztietan, 24 orduz. 623 37 05 66 izango da telefono zenbaki hori, aurreratu dutenez.
Bestetik, 'brigada moreak' ere antolatuko dituzte jaietan, "erasoei modu kolektiboan erantzun ahal izateko".
Mobilizazioa ostegunean
Horrez gain, mobilizazioa egingo dute datorren ostegunean, "Beldurrak gurekin jai, gozatzera gatoz!" lemapean. 18:00etan abiatuko da, Txosnagunetik.