Abuztuaren 7an ospatu zuten Larrinben San Mames jaia. Ez da hori izan, ordea, azken egunetako ospakizun bakarra. Izan ere, uztailaren amaieran Santiago Eguna girotu zuten herrian, makina bat ekintzarekin.
San Mames eguna abuztuaren 7an ospatu zuten, baina uztailaren 25ean ere egitarau oparoa prestatu zuten Santiago festa medio
San Mames eguna baliatuta, baina, egun osoko egitaraua prestatu zuen Altarraketa Kultur Elkarteak. 11:00etan eman zioten hasiera festari, txupinaren jaurtiketarekin, eta jarraian egin zuten meza. Ondoren, erretiratuen bazkaria gauzatu zuten, eta karta-jokoan aritu ziren gero. Hain zuzen, briska txapelketa izan zen arratsaldeko ekintza nagusia, umeentzako jolasekin batera. Egunari amaiera emateko, parrillada eta dantzaldia antolatu zituzten, Otegiren doinupean.
Argazkiak: Altarraketa Kultur Elkartea