Arratsaldeko seietan dozenaka lagun bildu dira txosnagunean, Otsemeak talde feministak deitutako mobilizazioan parte hartzeko.
Ondoren ireki dute txosnagunea, eta pintxopote musikatua abiatu dute herrian barrena, Ugarte Otxote taldearekin. Jai herrikoien aldeko txupina jaurti dute jarraian, eta parrilladarekin eta DJ 2mino-ren emanaldiarekin amaituko dute eguna.
Biharko egitaraua
Bihar goizeko lehen ordutik egongo da giroa herrian, txupinazoa, berez, 19:00etan den arren. Hemen ikusi daiteke egun guztietako egitaraua.
Argazkiak: Jai Herrikoien Aldeko Batzordea eta Txabi Alvarado Bañares