Motorrak berotzen jarraitzen dute Amurrion, Jai herrikoien Aldeko Batzordeak atzo abiatutako egitarauari segida eman dio paella lehiaketak, eta goizean goizetik asko izan dira parkeko gerizpean suak martxan jarri dituzten lagun taldeak.
Jai-Kuadrillako festarako prest
Arratsaldeko txupinazoaren aurretik Juan Urrutia Plazan elkartu dira Jai Kuadrillak, aurtengo jaietako ordezkariak aurkeztu eta jaiei begira dituzten egitasmoak azaltzeko. Ordezkari guztiek eraso sexisten aurkako aldarri bateratua egin dute, eta gogorarazi dute erasoak saltzeko 24 orduko telefonoa dagoela martxan. Erasotzaile, baboso eta matxiruloak jaietatik kanpo nahi dituztela nabarmendu dute: "Ez badakizue egoten, ez etorri!"
Arratsaldea lehertuko da festa Amurrion, eta Aiaraldea Komunikabideak zuzenean eskainiko du Iguarrakoaren jaitsiera.