Udalerriko pertsona nagusienak omenduz hasi dute jaietako bigarren eguna Amurrion: 1930ean jaiotako Nieves Diaz Mosquera eta 1937an jaiotako Juan Jurado Yeste. Udaletxeko areto nagusian jaso dituzte aginte makilak eta txapela zein zapi oroigarriak udal eta jai ordezkarien eskutik.
Eguerdian pertsona nagusientzako dantzaldia egin dute Juan Urrutia Plazan, eta bazkalorduan frontoian egin dute "atzoko gazteen bazkaria".
Nagusienek bakarrik ez, herriko haurrek ere izan dute gozatu eta freskatzeko aukera, jolas parke erraldoian.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte