Dozenaka lagun elkartu dira SOS Aiaraldea plataformak, Amurrioko jai egitarauaren barruan, antolaturiko manifestazioan. Gogor kritikatu dituzte Euskal Herrian aplikatzen ari diren neurri "neoliberal eta heteropatriarkalak", gizarteak pairatzen duen miseria egoeraren erantzule gisa seinalatuz.
Prezioen igoera eta soldaten izoztea dira, plataformaren arabera, egungo egoera sozioekonomikoa ezaugarritzen duten aldagai nagusietako batzuk. Iragarri dutenez, hilabete gogorrak datoz eskualdearentzat, eta horren aurrean antolatzeko deia luzatu dute mobilizazioaren bukaeran irakurritako mezuan.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte