Egun bizia izan da Amurrioko Jaien azkena. San Rokeren errepikapena gozatu ez ezik, eraso matxistak ere salatu dituzte arratsaldean. Gauean musikak hartu du tokia ospakizunak agurtzeko. Txosnetan Zutik! taldeak jo du eta Juan Urrutia plazan, ordea, jende ugarik dantzatu du Patxi Perezen erritmora. Gauerdian Iguarrakoak udaletxeko balkoitik urruntzeari ekin dio eta amurrioarrek bengalak piztu dituzte. Amaitzeko, piroteknia ikuskizuna egin behar zen, baina euria hasi denez bertan behera geratu da.