Erauntsiren dantza erakustaldiarekin hasi dira Aloriako Jaien ospakizunak

Aitor Aspuru Saez 2022ko abu. 29a, 21:30

Gaur eta bihar ospatuko dituzte Aloriako Jaiak eta Erauntsi Dantza Taldeak bete du eguerdian herriko plaza.

Erauntsi Dantza Taldearen erakustaldiak eman die hasiera gaur Aloriako Jaiei. Urduñako adin anitzeko dantzariek hartu dute plaza 13:15ean eta bukatu bezain pronto, luntxa eskaini dute antolatzaileek alboan prestatutako karpan.

Gaur gauean 23:00etatik aurrera Gauargi eta DJ Karrikafest egongo dira giroa berotzen eta 03:00etan, aldiz, kulero eta galtzontzilo lasterketaren ordua helduko da.

Bihar eguerdian argazki erakusketa eta bazkari herrikoia izango dute, 18:00etan puzgarriak eta 21:00etan elkartasun parrillada. 23:30ean hasiko da erromeria eta gero DJ Varro arituko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide