Itzuli dira Amurrioko mendizaleak Norvegiatik. Mendiko Lagunak elkarteak urtero antolatzen du udako zeharkaldia, eta aurten munduaren iparraldera jo dute hango ibilbideak ezagutzeko asmoz. "Bost gau eman genituen Jotunheim parke nazionalaren barruan lo egiten", kontatu dute. Sare sozialetan zabaldu dituzte bidaiaren nondik norakoak eta argazkiak.
Orotara, 4 etapa burutu dituzte: "Leku ikusgarrietatik igaro ginen, aintzira eta ur jauziz betetako haranabaletatik, elur-oreinez betetako lurralde basatietatik eta glaziarrez inguratutako lepoetatik". Dena ez dute mendia izan, ordea: "Ringebuko Stavkirke eliza, Lom herriko Norvegiako mendizaletasunaren museoa eta Oslo hiriburua ere bisitatu ahal izan genituen".