Kultur sorkuntza Aiaraldean

'Jo Ta Ke' abestiaren bertsioa plazaratu du Kateak Atek, Aiaraldean egondako borrokak omentzeko

Erredakzioa 2022ko ira. 5a, 13:00

Bikote akustikoa kontzertuak emateari ekingo dio berriz, eta disko bat ere prestatzen ari da.

Su Ta Gar taldearen Jo Ta Ke abestiaren bertsioa plazaratu du Kateak Ate talde amurrioarrak, ahotsa, kitarra eta bibolina uztartuta. Bideoklipa ere plazaratu du bikote akustikoak. Tubacexen Saratxoko lantegiaren sarreran grabatu dute ikus-entzunezkoa, eta Aiaraldean azken bi urteetan egondako hainbat gatazka eta borroken irudiak ere baliatu dituzte.

Modu horretan, "omenaldia" egin nahi izan diote eskualdean azken hilabeteetan bizitakoari. "Garai ilunak dira datozenak, kapitalismoaren oldarraldi neoliberalak ez du etenik. Agerikoa da langileria inoiz baino gehiago jopuntuan gaudela gaur", nabarmendu dute, "prekarietatea, langabezia, bizitza duin bat izateko ezintasuna, pobreziaren gorakada eta gutxi batzuen aberastea. Ez dago antolatzea eta borrokatzea ez den beste biderik". 

Kontzertuak eta diskoa

Abestia plazaratzearekin batera, Kateak Ateko kideek iragarri dute kontzertuak ematen hasiko direla berriro, hainbat hilabeteetako etenaldiaren ostean. Era berean, disko bat prestatzen ari direla ere aurreratu dute, baina oraindik ez dute zehaztuta noiz eta nola plazaratuko duten. 

Jone Urruela eta Josu Arrietak osatzen dute Kateak Ate taldea. Abesti ezagunen bertsio akustikoak jotzen dituzte, eta hainbat oholtzatan aritu dira azken bi urteetan: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide