Atzo abiatu zituzten Baranbioko Jaiak eta larunbatera arte luzatuko dira

Aitor Aspuru Saez 2022ko ira. 8a, 06:30

Atzo izan txupinazoa Baranbioko Jaietan eta gaur, bihar eta etzi ere egongo dira ospakizunak herrian. Berez, egun nagusia larunbata izango da Garrastatxun.

Atzo ekin zioten Baranbioko Jaiak ospatzeari. Briska txapelketarekin hasi ziren 17:00etan eta handik bi ordura izan zen txupinazoa kanpaien soinuarekin, besteak beste. Amaitzeko, odoloste jana eskaini zuten.

Gaur eguna lasaiagoa izango da. Eguerdian meza egongo da Garrastatxun eta Ander eta Lander trikitilariek berotuko dute giroa. 17:00etan igel toka txapelketa egingo dute.

Ostiralean eguerdian pintxo potearen ordua helduko da, eta 19:00etan patata-tortillarik onena hautatuko dute. Ordu erdi beranduago, El Duende Eléctricok musika bitxia joko du. 

Edonola ere, egun potenteena, berriro ere, larunbata izango da Garrastatxun. Ohiko jarduerekin batera (paella txapelketa, adibidez), beste ekintza berri batzuk aurreikusi dituzte, Borja Otaola Kröbel Kettlebell diziplinako munduko txapeldunaren erakustaldia, besteak beste. 

Egitarau guztia honako hau da:

09:30 // Txirrindulari lasterketa (elite eta sub-23 kategoriakoa)

11:30 // Paella txapelketa

12:00 // Meza Baranbioko parrokian

12:00 // Kalejira txistulariekin

13:00 // Lasterketaren amaiera Garrastatxun

13:30 // Txirrindulari lasterketaren sari banaketa

14:15 // Paellen aurkezpena

14:45 // Paella txapelketako sari banaketa

16:30 // Mus txapelketa (20 euro izen ematea)

16:30 // Haurrentzako puzgarriak

18:00 // Kettlebell erakustaldia, BORJA OTAOLA KRÖBEL Munduko txapeldunarekin

21:00 // Patxi Perezen dantza plaza

22:00 // Parrillada

23:00 // Kontzertua Garilak26 taldearekin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide