Iñaki Isusi Odiagak hirugarren bukatu du Canfranc mendi lasterketa

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ira. 13a, 07:32

Iñaki Isusi Oderiagak podiuma zapaldu zuen bere kategorian Canfranceko lasterketa ospetsuan. / Amurrio Trail

100 kilometroko zeharkaldiak ezaugarritzen du Canfranc-Canfranc lasterketa. Asteburuan jokatu da Aragoiko Pirineoetan, eta hirugarren sailkatu da Amurrio Traileko Iñaki Isusi Odiaga, 50 urtetik gorakoena.

Luzera eta desnibel izugarriak egiten du berezi Canfranc-Canfranc mendi lasterketa. Huescan jokatu zen asteburuan (Aragoi) eta eskualdeko ordezkaritza ere izan zen bertan. Hain zuzen, Amurrio Traileko Iñaki Isusi Odiagak hirugarren postuan bukatzea lortu zuen proba bere kategorian.

Orotara 100 kilometroko zeharkaldia da Canfrancekoa, eta 8.848 metroko desnibelari egin behar izan zioten aurre lehiakideek

Kirol elkarteak sare sozialetan eman du lorpenaren berri eta, korrikalaria zoriontzeaz gain, eginiko marka goraipatu du: "Bere denbora helmugan 27 ordu eta 39 minutukoa izan zen, 3. postuan sailkatu da bere kategorian! Zorionak Iñaki!".

Isusi, bere aldetik, pozik dago. Joan baino lehen aurreko edizioetako markak alderatu zituen eta pentsatu zuen podiumera igotzea egingarria zela. Hala ere, emaitza hori ez zen bere helburua: "Nire xede nagusia beti da bukatzea. Ez dut pentsatzen 100 kilometro egin behar ditudala. Soilik zentratzen naiz hurrengo horniketa puntuan."

Bere lorpenaren sekretuari buruz galdetuta, Isusik azaldu du ez dela obsesionatu lasterketako lehen hiru artean egotearekin: "Batzuek eroen moduan egiten dute korrika proba hasi bezain pronto. Ni saiatzen naiz beti erritmo bera egiten. Hau da, amaitzea hasi dudan moduan. Bestalde, Canfranceko ibilbidea oso malkartsua da, ez da korrika egiteko. Aldapa izugarriak eta harri ugari daude bidean, hortaz, teknikoa da eta ibiltzen bete behar da, behintzat, nire kasuan."

Horrenbestez, mendi lasterketen denboraldiari ekin diote berriro Amurrio Trailek zein eskualdeko korrikalariek.

May be an image of Pertsona 1 eta standing
 
Sailkapen orokorrari dagokionez, 26. helmugaratu zen:
May be an image of 2 pertsona eta people standing

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide