Artzain Egunaren XVIII. edizioa ospatuko dute igandean

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko ira. 13a, 08:00

Ardiak izango dira Artzain Eguneko protagonista nagusiak. / Aiaraldea.eus

Beste urte batez, eskualdeko artzainak omenduko dituzte datorren irailaren 18an Amurrion ospatuko den Artzain Egunaren edizio berrian. Egun bat lehenago, aldiz, ohiko kanpai kontzertua eskainiko dute.

Artzain Egunaren XVIII. edizioa ospatuko dute igandean Amurrion. Ohikoan bezala, jardueraz betetako egitaraua prestatu dute eskualdeko eta Arabako abeltzaintza omentzeko. Aurretik, irailaren 17an, XVI. kanpai-kontzertua eskainiko dute Santa Maria elizako kanpandorretik.

Ekintzak 10:00etan abiatuko dira, eta Juan Urrutia Plazan eta Amurrioko parkearen arten bilduko dute egitarauaren zatirik handiena. Besteak beste, ardi latxen eta artzain txakurren erakustaldiez, argazki erakusketaz, produktu gastronomikoen dastatzeaz eta artisautza azokaz gozatzeko aukera izango dute bisitariek. Horrez gain, artile mozketa eta gaztagile erakusketak egongo dira ere, antzinako ofizioak gertutik ezagutzeko parada eskainiz.

Urtero bezala, eskualdeko hainbat abeltzain omenduko dituzte irailaren 18ko ospakizunean. Agintariek 11:30ean egingo diete harrera omenaldia jasoko dutenei, eta 13:00etan egingo dituzte egunean zeharreko lehiaketen sari banaketa.

Egunari amaiera emateko, Justo Furundarenaren omenezko Artzain Txakurren XXIII. erakusketa egingo dute, 18:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide