Amurrioko XXVIII. Artzain Eguna datorren irailaren 18an ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko ira. 12a, 19:27

Aurreko egunean XVIII. Kanpai kontzertua izango da eta igandean harrera egingo zaie omendutako artzainei.

Amurriok XXVIII. Artzain Eguna ospatuko du aurten irailaren 18an, udako oporretatik bueltako hitzordurik berezienetakoa. Sektoreari bultzada emateko bereziki pentsatutako egun horrek bere ohiko formatua berreskuratuko du, hainbat lehiaketa, produktu-dastatze, erakusketa eta gaztagintza eta ardi-mozte erakustaldi eta artzain txakurren erakustaldi tradizionalekin.

Ohitura denez, Artzain Egunaren aurretik, irailaren 17an, larunbatean, 12:00etan, XVIII. Kanpai kontzertua izango da. Igandean, 11:30ean, harrera egingo zaie aurten omendutako artzainei: Blanca Pérez de Onraita (Okina), Carlos Pérez de Arribas (Ollerías), Jose Luis Menoyo Iturribarria (Salmanton). Gainera, Arabako Ardien Agorala Elkarteko kontrolatzailea den eta orain dela gutxi erretiroa hartu duen Jose Miguel Ugarte Santamaria (Aloria) omenduko da.

XXVIII. Artzain Egunaren egitarau osoa
LATXA ARRAZAKO ARDI AZIENDAREN PROBINTZIA ARTEKO XXVIII. LEHIAKETA. 10:00etatik 14:30era parkean.

- Arabako esne-ekoizpeneko aurpegi beltz eta aurpegi hori artalde onenen erakusketa. 
- Eskualdeko esne-kontroleko ardirik onenen erakusketa. 
- Sasi ardi arrazako ardien erakusketa; babes bereziko euskal-nafar arraza autoktonoa. 
Ruperto Casanuevaren Oroimenezko IDIAZABAL J.D.-ko XV. ARTZAIN GAZTA LEHIAKETA. 10:00etatik 14:30era Juan Urrutia plazan. 

GAZTA ETA TXAKOLIN SALMENTA ETA ERAKUSKETA
10:00etatik 14:30era Juan Urrutia Plazan. 

GAZTA DASTAKETA
10:00etatik 14:30era Juan Urrutia Plazan. 

GASTRONOMIA ERAKUSTALDIA
10:00etatik 14:30era Juan Urrutia Plazan.

BERTAKO PRODUKTUEN SALMENTA ETA ERAKUSKETA ETA ARTISAUTZA ERAKUSKETA
10:00etatik 14:30era Dionisio Aldama eta Larrinaga kaleetan

ARGAZKI- ETA ETNOGRAFIA-ERAKUSKETA
10:00etatik 14:30era Guk pasealekuan.

ARTZAIN TXAKUR ERAKUSKETA
10:00etatik 14:30era Juan Urrutia Parkean

IX. GAZTA LEHIAKETA HERRIKOIA
10:00etatik 13:00etara, Juan Urrutia Plazan.

HARRERA OMENDUTAKO ARTZAINEI 
11:30ean Juan de Urrutia plazan.

GAZTAGINTZA ERAKUSTALDIA
12:00etatik 12:30era Juan Urrutia plazan.

ARDI-MOZTE TRADIZIONALAREN ETA ZEELANDA-BERRIKOAREN ERAKUSTALDIA
12:30etik 13:30era parkean.

ARDI LATXATIK DATOZEN PRODUKTU BERRIAK DASTATZEKO AUKERA
12:30etik 13:00etara, Juan Urrutia plazan. 

OMENALDIA ARABAKO ARTZAINARI 
13:30ean Juan Urrutia plazan. 

SARI BANAKETA
13:30ean Juan Urrutia plazan. 

JUSTO FURUNDARENAREN OMENEZKO XXIII. ARTZAIN TXAKUR ERAKUSTALDIA
18:00etan, Pikazako Landaren aurrean, Udal Igerilekuen ondoan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide