Tokiko ekoizleen postuek hartu zuten Juan Urrutia plaza. Ardiak, aldiz, parkean egon ziren ikusgai. Erakustaldi ugari egon ziren goizean zehar: ardien ilea moztekoa, gazta egitearena edo dantzena, besteak beste. Baina ekitaldi nagusia 13:00etan egin zuten. Orduan egin zituzten sari banaketa eta Arabako artzainei omenaldia.
Argazkiak: Antonio Muñoz Merino eta Aitor Aspuru Saez