Goizale aterpearen jaia ospatuko du Amurrioko Mendiko Lagunak Taldeak datozen urriaren 1ean eta 2an.
Larunbatean Lendoñoko aparkalekutik abiatuko dira Tologorriko Ponatako pagadian dagoen aterpera. Goizean auzolanean atonduko dute eraikina, eta, herri bazkariaren ostean, herri kirolak eta arrabio espedizioa egingo dute. Iluntzean, aldiz, parrillada eta erromeria egongo dira.
Igandean ere aterpean jarraituko dute. 9:30ean jarri dute bertara igotzeko deialdia Lendoñoko aparkalekutik. Galanperna dastaketak eta igel-toka txapelketak osatuko dute goizeko egitaraua, eta bazkariaren ostean abesbatzarekin itxiko dituzte ospakizunak.
Otorduetarako izen ematea irailaren 29ra arte egin daiteke www.mendikolagunak.eus helbidean, bai eta mendi taldearen egoitzan ere, asterate eta ostegunetan.