Amurrioko Udalak galdetegia osatu eta zabaldu du herritarrek adierazi dezaten egokitzat jotzen ote duten zinema saioen ordutegia edo aldatzea nahiago duten. Berez, ekimena abiatu du erakundeak zenbait erabiltzailek hori iradoki zutelako.
Lokalean bertan edo Internet bidez bete daiteke galdetegia urriaren 17ra arte. Sei galderek osatzen dute inkesta eta denbora oso gutxi behar da amaitzeko. Finean, tokiko erakundeak argitu nahi duena da interesundunek ordubete edo ordu erdi aurreratu nahi dituzten zinema proiekzioen hasiera ordutegiak.
Amurrioarrek ez ezik, edonork ere erantzun ditzake itaunak.