Amurrioko Udalak herritarrak inplikatu nahi ditu azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, dela eta. Horretarako, horma-irudi bat sortuko da, eta horma-irudia egiteko amurrioarren parte-hartzea lortu nahi da.
Horma-irudia egin aurretik, partaidetza saioak egingo dira bi astez, Verónica Werckmeister horma-irudigile esperimentatuak gidatuta. Saio horietan horma-irudiaren azken zirriborroa egiteko eta udalerriko fatxada batean hura sortzeko aukera emango duten ideiak bilduko dira bi astez. Aurkezpeneko lehen saioa urriaren 5ean izango da, 18:00etan, katekesian, eta izen-ematea berdintasuna@amurrio.eus helbidean egin ahal izango da.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide