Eskolaz kanpoko ekintzen artean, eskubaloian aritzeko aukera izango dute aurrerantzean Amurrioko gazteek ere. Laudio BC taldeko kideen eskutik, taldea osatu dute herrian, hainbat urtez kirol hau desagertuta egon ostean.
Taldeko arduradunek aurreratu dutenez aurten ez dute txapelketetan lehiatzeko asmorik, baina bai Laudioko klubarekin lagunarteko partidak egiteko asmoa.
Astearte eta ostegunetan hasi dira entrenamendu saioak egiten, 17:30etatik 19:30etara Zaraobe Institutuko frontoian. Oraindik ere taldean parte hartzeko aukera dute interesa duen gazte orok, eta, jakinarazi dutenez, "izen emate guztien arabera erabakiko dute bigarren talde bat atera edo ez". Taldera batzeko bi bide daude: 616069978 telefonora deituz edo conelaudio@gmail.com helbide elektronikora mezu bat igorriz.