Egun osoko egitaraua prestatu dute Aisia Eskaut Taldeko kideek 45. urteurrena ospatzeko. Goizetik gauera makina bat ekintzek bete dute Amurrioko parkea: paella lehiaketa, jolasak, txaranga, erromeria...
Adar pasa ekitaldia egiteko ere baliatu dute eguna. Bertan, eskaut gazteak mailaz igo dira eskaut taldearen barruko kategorietan.
Argazkiak: Aisia Eskaut Taldea