Zaraobe Institutuko eta Zurrumurruen Aurkako Taldeko hainbat gaztek herriko etorkinei buruzko filmea aurkeztuko dute gaur

Aitor Aspuru Saez 2022ko urr. 7a, 13:57

Zaraobe Institutua.

Zaraobe Institutuko sei ikaslek eta Zurrumurruen Aurkako Taldeko hainbat gaztek 15 minutuko filma prestatu dute kulturartekotasuna lantzeko, herriko ikuspuntutik. Gaur aurkeztuko dute Katekesi Aretoan.

Gaur 18:00etan Amurrioko Katekesi Aretoak film labur baten aurkezpena hartuko du. Hain zuzen, Zaraobe Institutuko sei ikaslek eta Zurrumurruen Aurkako Taldeak egindako pelikula izango da. 15 minutu iraungo du lanak eta horren ostean musika emanaldi txikia egongo da.

Ideia ADSIS Fundazioaren bidez sortu zen. Erakunde horrek kulturartekotasunari buruzko hitzaldiak eskaintzen ditu Zaraobe Ikastetxean eta ikasleei proposatu zien eskolaz kanpoko jarduera; gai horren inguruko pelikula egitea, hain zuzen.

Saioa San Miguel eta Olatz Ruiz ikasleek azaldu dutenez, sei lagun batu ziren eta Amurrioko Zurrumurruen Aurkako Taldeko hainbat gazterekin ekin zioten egitasmoari.

Maiatzean hasi ziren eztabaidatzen zeintzuk ziren islatu nahi zituzten ideiak eta, azkenean, erabaki zuten onena zela herritik bertatik abiatzea. Horrela, Amurriora heldu diren sei herritar elkarrizketatu zituzten euren lekukotzak eta esperientziak jasotzeko.

"Uste dugu oso interesgarria dela, herriko jendea baita. Galdetu genien nolako harrera izan zuten Amurriora heltzean, edo nola sentitu ziren. Batzuek une oso gogorrak bizi zituzten bere herrialdetan eta beharra zuten alde egiteko, adibidez, gerragatik. Badago baten bat ere Amurriora etorri zena maitemindu zelako", azaldu dute Saioa San Miguelek eta Alatz Ruizek.

Ekainean grabatu zuten 15 urteko gazteek film laburra, eta eurek aurkeztuko dute gaur.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide