Eguraldia lagun, desfilea 19:00etan hasi zen. Iratxe Estradak aurkeztu zuen ekitaldia eta bildumen arteko tarteak Sabin Guarestik bete zituen abesti ezagunak jotzen.
Adi Grafik, Azules viste tu vida, Basualdo Kirolak, Gancedo omplementos, Hit Denda, If Hair Beauty & Nails, Kapritx eta Karisma negozioek erakutsi zituzten sortzen edo saltzen dituzten produktuak, eta eserleku guztiak bete ziren ibilbidean.
Izan ere, hainbat amurrioarrek zutunik ikusi zuten desfilea, eta beste batzuek etxeko leihotik edo balkoitik jarraitu zuten.
Argazkiak: Izan Amurrio