Duela 15 egun Zeberion desagertutako txakurra ikusi dute, antza, Baranbion. Animaliaren jabeak sare sozialetatik laguntza eskatu du berreskuratzeko eta bere telefono zenbakia ere zabaldu du: 608 327 084.
Maskotaren izena Shira da eta jabeak iradoki du, norbaitek ikusiz gero, deitzeko eta jasotzeko, otzana baita.