1000 ibiltarik bete arte, zabalik dago Gorobel mendi ibilaldiko izen-ematea

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urr. 13a, 11:21

Ehunka mendizalek hartzen dute parte urtero ekimenena. / Aiaraldea.eus

Azaroaren 6an izango da XXXVI. Gorobel ibilaldia. Mendiko lagunak taldeak antolatzen du ekimena, eta inskripzio fitxa zabaldu dute jada. 

Prest dago Mendiko Lagunak taldea36. aldiz eskualdeko mendilerro ezagunetik zeharkaldia antolatzeko. Aurtengo Gorobel mendi ibilaldia azaroaren 6an izango da eta, ohi gisa, hiru zirkuitu prestatuko dituzte. 

Izen-ematea urriaren 11n zabaldu zuten, eta hilabeteko epea egongo da parte hartzeko. Interesdunek Mendiko Lagunaken webgunera jo behar dute horretarako, eta bertan dagoen fitxa bete. Hala, oroigarritzat banatuko duten kamisetaren neurria ere zehaztu beharko dute, beste zenbait daturekin batera. 

Hiru zirkuitu

Ohiturari jarraituz, ibilaldi txikia (11.5 km), ertaina (22.5 km) eta handia (49 km) aurkeztu dituzte. Bira laburrak Lendoñogoiti, Goiko Landeta eta Mendeika lotuko ditu; ertainak Goiko landeta, Bedarbide eta Tologorri; eta luzeak Gabika, Untzaga, Arando, Txarlazo edota Tologorri. Funtsean, Gorobel mendilerroan barrena ibiliko dira partaide guztiak, norbere erritmo eta neurrian bada ere. 

Bestalde, #gorobel22 traola baliatuta, argazki eta bideo labur txapelketa errepikatzeko asmoa iragarri du elkarteak. Ekimen horren inguruko xehetasunak Facebooken, Instagramen edota webgunean zabalduko dituzte aurrerago. 

Aiaraldea Komunikabideak, babesleetako bat izanik, probaren jarraipen berezia egingo du eskura dituen komunikazio euskarrietan.

Picture

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide