54 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Nerbioiko ur-jauziaren inguruan eskalatzen ari zela. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, eskalatzailea erori egin da arratsaldeko ordu biak baino apur bat lehenago, eremu harritsu batetik ibiltzen ari zela.
Arabako Foru Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira gorpua erreskatatzera. Antza, orduak behar izan dituzte, lekura iristea zaila baita.
