Azaroaren 6an egingo dute Gorobel Mendi Ibilaldiko XXXVI. edizioa. Hiru aukera egongo dira horretarako, ibilbide txikia (11.5 km), ertaina (22.5 km) eta handia (49 km) aurkeztu dituzte. Bira laburrak Lendoñogoiti, Goiko Landeta eta Mendeika lotuko ditu; ertainak Goiko landeta, Bedarbide eta Tologorri; eta luzeak Gabika, Untzaga, Arando, Txarlazo edota Tologorri. Funtsean, Gorobel mendilerroan barrena ibiliko dira partaide guztiak, norbere erritmo eta neurrian bada ere.
Edizio berri honetan, Mendiko Lagunakek 1.000 parte-hartzailetan jarri dute muga eta Aiaraldea Komunikabideak bi inskripzio zozkatuko ditu urriaren 28an.
Zozketan izena emateko hemen klikatu beharra dago.