Euskaldun bazkariarekin hasi zuten atzo Baranbion Euskal Jaia. 14:30ean elkartu ziren Garrastatxun, eta bertan egin zuten euskaldunen bazkaria. Ohiturei jarraiki, puntako bertsolariak gonbidatu zituzten hitzordura: batetik Andoni Egaña, eta bestetik Amets Arzallus. Kantu giroan igaro zuten arratsaldearen lehen zatia, hortaz, eta ondoren heldu zen dantzarako tartea. Hain zuzen, dantza-plaza antolatu zuten Garrastatxuko zelaian Patxi eta konpainia taldearekin. Eguna borobiltzeko, aldiz, Joxpa erromeriaren kontzertua egon zen.
Argazkiak: Belaiki elkartea