Urriaren 23an antolatu zuen Amurrioko txirrindulari elkarteak denboraldi amaiera jaia. 11:30ean hasi zuten festa bizikleta martxa herrikoiarekin, talde argazki eta guzti. Indarrak berreskuratzeko bazkari herrikoia egin zuten gero, Okeluri jatetxean.
Babesle eta laguntzaileei eskerrak emateaz gain, aipamen berezia egin zieten bost txirrindulariri, "datorren denboraldian urrats bat aurrera emango dutenak". Lierni Aldaiturriaga, Peru Bernaola, Jurgi Saez, Ugaitz Hernandez eta Josu Sanchez dira aipatutako kirolariak.
Argazkiak: Amurrio Txirrindulari Elkartea
Amurrio Txirrindulari Elkarteak denboraldi amaierako jaia egin zuen atzo eta herria zeharkatu zuten bizikletaz. pic.twitter.com/7Ex2VI0Peu
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) October 24, 2022