Podiumera igota itzuli da Jon Lozano Trail lasterketetara

Aitor Aspuru Saez 2022ko urr. 29a, 09:00
Lehiaketan emaitza onak lortu ditu berriro Jon Lozanok./ J. L.

Urriaren 15ean Amurrio Trail taldeko lasterkariak Torrecilla de Cameros udalerri errioxarreko Trailean parte hartu zuen eta bere kategoriako irabazlea izan zen.

Jon Lozano modu arrakastatsuan itzuli zen lehiaketa ofizialera urriaren erdialdean. Errioxako Torrecilla de Cameros udalerrian izan zen, eta 20 kilometroko eta 1.000 metroko desnibeleko lasterketa hautatu zuen horretarako.

Lozanok lau urte eman ditu lehiaketetan parte hartu gabe. Izan ere, 2018an lesioa izan zuen belaunean eta harrez gero, txirrindularitza egin du.

Edonola ere, urriaren 15ean bere indarrak neurtzea erabaki zuen, "belaunak errespetatzen nauela ikusita", azadu du Lozanok berak. Errioxako lurralde hori ez zuenez ezagutzen, interesgarria iruditu zaitzion izena ematea, eta hautaketa ona izan zela uste du, ez bakarrik laugarren izan zelako sailkapen orokorrean eta lehenengoa Beterano A kategorian: "Oso ongi antolatuta zegoen eta giroa bikaina izan zen".

2018an lesioa izan zuen Jon Lozanok belaunean eta lehiatzeari utzi zion

Gauzak horrela, Lozano lehen postuetan kokatu zen probaren hasieratik, nahiz eta abiatu baino lehen bere sasoiari buruzko zalantzak izan zituen. Amurrioarra bosgarren sailkatua izandakoarekin joan zen ia lasterketa osoan, bosgarren kilometrotik aurrera, hain zuzen.

"Helmugara heltzeko 3 kilometro falta zirenean, erasora jo nuen, eta horrela lortu nuen bakarrik amaitzea. Nire atzetik sartu zena beteranoen sailkapenean bigarren izan zen, eta bosgarren sailkapen orokorrean".

Aiaraldearrarentzat pozgarria izan da lehiatzea berriro "eta Amurrio eta Amurrio Trail ordezkatzea". Etorkizunari dagokionez, Lozanok iragarri du ez duela asmorik lehiaketara itzultzeko lehen egiten zuen moduan, podiuma zapaltzea arrunta baitzen berarentzat, "baina zerbait egingo dut", adierazi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide