Gazteentzako etxebizitza alokatzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza onartu du Amurriok

Erredakzioa 2022ko urr. 28a, 15:42

30.000 euroko partida du, eta iragarkia ALHAOn argitaratu ondoren eskatu ahal izango da. 2021ean zehar gazteen alokairu-gastuaren parte bat estaltzeko aukera emango duen Diru-laguntza, hileko alokairuaren %30 eta %50 artekoa izango da gehienez.

Amurrioko Udalak etxebizitza alokatzeko herriko gazteei zuzendutako laguntzak arautuko dituen ordenantza onartu du osoko bilkuran. Horretarako aurrekontu-partida 30.000 eurokoa da, eta eskabideak ALHAOn iragarkia argitaratu ondoren formalizatu ahal izango dira.

Atzo onartutako ordenantzak gazteei emantzipazio prozesuan laguntzea du helburu. Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak azaldu duen bezala, “laguntza honen bitartez, gazteen artean alokairu-erregimeneko etxebizitza eskuratzea sustatu nahi dugu”.

2021ean zehar gazteen alokairu-gastuaren parte bat estaltzeko aukera emango duen diru-laguntza hileko alokairuaren %30 eta %50 artekoa izango da gehienez, eskatzailearen urteko diru-sarrera gordinen arabera. Onuradunek zenbait baldintza bete beharko dituzte laguntza jaso ahal izateko: 18 urtetik gorakoa eta 35 urtetik beherakoa izatea; etxebizitzarik jabetzan ez izatea; diruz lagundutako etxebizitzan erroldatuta egotea, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea Amurrion erroldatuta; urteko diru-sarrera gordinak ezin izango dira 30.000 eurotik gorakoak izan; eta ezin izango da familia-loturarik egon onuradunen eta errentatzailearen artean.

Eskabideak aurkezteko epea iragarkia ALHAOn argitaratzen denean zabalduko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide