Babes ofizialeko 60 etxebizitza berri egongo dira Amurrion hemendik bi urtera

Txabi Alvarado Bañares 2022ko urr. 31a, 18:37

Lau solairuko hiru etxebizitza bloke eraikiko dituzte guztira. / Visesa

Etxebizitzen eraikuntza lehiaketara atera du Visesa sozietate publikoak. Irabazten duen enpresak 24 hilabete izango ditu etxeak eraikitzeko. 

Amurrion babes ofizialeko 60 etxebizitza eraikitzeko proiektua lehiaketara atera du Visesa sozietate publikoak. Eraikuntza enpresek azaroaren 28ra arte izango dute eskaintzak aurkezteko epea. Behin lehiaketa ebatzita, enpresa irabazleak 24 hilabete izango ditu obrak egiteko. Gauzak hala, etxeak 2024aren amaierarako edo 2025aren hasierarako prest egon daitezkeela aurreikusi daiteke. 5,9 milioi euroko aurrekontua baliatzea aurreikusi du Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoak. 

Federico Barrenengoa kalearen alboan eraikiko dute urbanizazioa, 4.907 metro karratuko lursail batean. Lau solairuko hiru etxebizitza bloke eraikiko dituzte guztira. Garageak eta trastelekuak ere egongo dira. Etxebizitza guztiak alokatu egingo dira, Alokabideren bidez. 

331 pertsona etxebizitza eske

Amurrion 331 pertsona daude Etxebiden izena emanda, Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza zerbitzuak plazaratutako azken datuen arabera. Horietako 60k nahi dute etxebizitza erosi eta 271k, aldiz, alokatu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide