Mila izen-ematerekin, marka guztiak hausten jarraitzen du Amurrioko Gorobel Ibilaldiak. Martxaren XXXVI. edizioak ehunka mendizale elkartu zituen berriro ere, ibilaldi txikia (11.5 km), ertaina (22.5 km) edo handia (49 km) osatzeko helburuarekin.
Ibilaldi handia egitera ausartu ziren mendizaleak izan ziren Amurrioko Juan Urrutia Plazatik abiatzen lehenengoak. 7:00etan eman zituzten lehenengo urratsak, Untzagara igo eta, Nerbioiko ur-jauzia zeharkatuz, Tologorriraino joateko asmoarekin.
Ibiladi ertaina zein txikia osatu behar zuten mendizaleek autobusez egin zituzten lehen kilometroak, Goiko Landetatik ibilian hasteko 8:00etan eta 10:00etan, hurrenez hurren. Ibilaldi txikiko mendizaleak Lendoñogoitira abiatu ziren. Ibilaldi ertaina egin behar zutenak, ordea, Bedarbide eta Tologorri tontorrak igo zituzten lehenbizi.
Argazkiak: Endika Diaz, Elvira Gutierrez eta Aimar Gutierrez