Abian da jadanik zozketa Bertso Txapelketa Nagusiko Amurrioko finalaurrekoak ikusteko. Zehazki, Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza jarri du eskura eta jadanik izena emateko aukera dago hemen. Irabazlea azaroaren 17an jakinaraziko da.
Iruñeako finalean aritzeko txartela egongo da jokoan Bañueta Kiroldegian azaroaren 19an, 17:00etatik aurrera. Momentuz, Alaia Martin eta Oihana Iguaran arituko dira oholtzan, Elizondo eta Donibane Garaziko saioetako irabazleak izan dira eta. Eurekin batera egongo dira puntuazioaren aldetik 5., 6., 11. eta 12. sailkatu direnak.
Aurrerago, Aiaraldea Komunikabideak finalerako bi sarrera ere zozkatuko ditu, aspaldi agortuak daudenak.