Txerra Molinuevo izango da Amurrioko EAJko alkategaia

Aitor Aspuru Saez 2022ko aza. 8a, 21:10

Txerra Molinuevo izango da EAJko zerrendaburua hurrengo udal hauteskundeetan. / EAJ

Amurrioko afiliazio jeltzaleak babestu du egungo alkatea, zerrendaburua izan dadin 2023ko udal hauteskundeetan.

Gaur jakinarazi du Amurrioko EAJk udal hauteskundeetako alkategaia Txerra Molinuevo izango dela. Molinuevok alkatearen makila jaso zuen 2020ko azaroan, Josune Irabienek Eusko Jaurlaritzan ardurak hartu ostean.

Bere ibilbideko zenbait lorpen azpimarratu du alderdiak: pertsonak eta bizitzaren iraunkortasuna lehentasun bilakatzea, parte hartzea sustatzea Amurrioko auzoetako batzarren eta Aurrekontu Parte-hartzaileen bidez, Amurrioko Plan Orokorra aho batez onartu izana, gizarte-inplikazio handiarekin. Nabarmendu dutenez, plan horrek aukera emango du hiri-lurzorua betetzeko, etxebizitza babestuak sustatzeko eta trenbidearen azpiko pasabide bat eraikitzeko.

Amurrioko jeltzaleek batzarrean babestu dute egungo alkatearen hautagaitza eta berak esker hitzak izan ditu. "Erronka horri gogo, ilusio eta proiektu askorekin aurre egingo diola” adierazi du, “Amurrio eta gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko”.

Halaber, hurrengo hauteskundeei buruz hitz egin baino, Molinuevok aipatu du indarrean dagoen legealdiari so dagoela: "“EAJ-PNVk hauteskundeetan 2019an aurkeztu zuen hauteskunde-programaren betetze-maila oso positiboa da, eta nire helburua da agintaldian geratzen dena lantzen jarraitzea, aurreikusita dauzkagun proiektuak baino gehiago lortu ahal izateko eta, jakina, Amurrioko herritarrek konfiantza ematen badidate, udalerriaren hobekuntzan aurrera egiten jarraitzeko maila guztietan: soziala, ekonomikoa, urbanistikoa, kulturala eta ingurumenekoa”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide