Mendi ibilaldia egin zuten atzo Lezama inguruetan, jaien barruan. Eguraldi ederrarekin osatu zuten zeharkaldia bertaratutako mendizaleek. 300 lagunek hartu zuten parte, izena aurrez emanda. Ondorioz, ez zen egunean bertan ekimenera batzeko aukerarik egon. Ohi gisa, bi zirkuitu proposatu zituzten: laburra (11 kilometrokoa) eta luzea (16 kilometrokoa).
Argazkiak: Amurrio Trail