Amurrioko Udalak bi gurpil-aulki elektriko erosi ditu doan lagatzeko

Jone Gartzia Gerra 2022ko aza. 16a, 11:00

Kepa Gonzalez Garcia Orain Amurrioko ordezkaria gurpil-aulki elektrikoekin. / Orain Amurrio

Orain Amurriok bi gurpil-aulki elektriko erosteko proposamena egin zuen 2022ko udal aurrekontuetarako, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei doan uzteko. Gaurtik aurrera Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloan eskatu daiteke aldi baterako lagapena.

Orain Amurriok 2022ko aurrekontuetarako bi gurpil-aulki elektriko erosteko proposamena egin zuen, zerbitzuak “laguntza handia” emango diolakoan “udalerrian oso ohikoa den egoera bati”. Udal taldearen hitzetan, gurpil-aulki elektrikoek hainbat abantaila dituzte: “Autonomia eta independentzia ematen dute, bai etxebizitzaren barruan, baita kanpoan ere; gizarte-harremanak bultzatzen dituzte; ahaleginik gabeko mugikortasuna eskaintzen dute (eskuzko gurpil-aulkia bultzatu behar duten pertsonen esfortzuak ere saihesten ditu), eta distantzia handiak egin ditzakete”.

Amurrioko Udalak bi aulki erosi ditu, tolesgarriak biak, eta horietako batek laguntzaileentzako aginte bat du. Orain Amurriok adierazitakoaren arabera, erabilerrazak dira, erraz mantentzen dira eta lurzoruaren irregulartasun txikiak edo jaitsierak eta igoerak saihesteko diseinatuta daude.

Gaurtik aurrera aldi baterako lapena eskatu dezake Herritarrentzako Laguntza Zerbitzuan horren beharra duen edonork, eta Amurrioko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloak kudeatuko du zerbitzua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide