Gaur ezbeharra jazo da Amurrioko udalerrian, baina herrigunetik urrun. Hain zuzen, AP-68 autobidean izan da istripua. 10:10ean auto batek kontrola galdu du eta bidetik atera da, galtzadaren erdian gelditzeko. Garabi batek eraman behar izan du eta larrialdi zerbitzuek hartu dute trafikoa kudeatzeko ardura.
Edonola ere, 11:00etan trafikoa bere onera etorri da eta ez da zauriturik egon, Ertzaintzak adierazi duenez.